EKITALDIEN EMOZIONALTASUNA

Ekoizten diren ekitaldi guztietatik soilik batzuk lortzen dute ikusleengana iritsi, eta berauek konbentzitu eta mobilizatu araztea. Baina zeintzuk dira ikusleen portaerak aldatu eta, ikusleak motibatu eta komunitateak sortzera bultzatzen dituzten gakoak? Event Management Instituteko Raimond Torrents-ek honako kontseiluak ematen dizkigu:

  1. Bost zentzumenak suspertzea arreta hobeto harrapatzeko: Eventige Media Group-ek argitaratutako “Multi Sensorial, Experiencial, Comercialización” lanaren arabera, , gizakiak usaintzen duenaren %35a gogoratzen du, dastatzen duenaren %15a, ikusten duenaren %5a, entzuten duenaren %2a eta ukitzen duenaren %1a. Beraz, zentzumen bi edo gehiagoren konbinazioarekin gogoratze maila esponentzialki biderkatzen da.
  2. Zure audientzia harritu: Jakin-mina sortu; sorpresa eragiteak jendearen arreta handitzen du, ustekabeko mezuak gehiago nabaritzen dira eta errazago gogoratuko dira.
  3. Taldearenganako identifikazio elementuak erabili: Publikoarekin kohesio elementuak aurkitu; barrea, adibidez, gizakien arteko hurbiltasun areagotzen  duen jarrera-emozioa da.
  4. Errituak sortu: Errituek, lotura emozional iraunkorrak eraikitzen laguntzen dute.
  5. Parte hartze aktiboa sustatzen duten elementuak erabili: Bozketak, galdera/erantzun espazioak, talde dinamikak eta eztabaidak erabil daitezke. Mezua guztiek eraikita badago, mezua guztiena da.
  6. Gizarte ekintzak antolatu: Gizakia izaki soziala dela kontutan hartuz, ekitaldiaren amaieran festak sortu, teambuilding-ak antolatu, edo gizarte lankidetza jarduerak barneratu.
  7. Ekitaldia informazio gehiegirekin ez saturatu: Bai, ekitaldiek kostu bat dute, baina ez da beharrezkoa mezu eta informazioz betetzea. Informazio gehiegi emateak mezuaren ulergarritasuna zailtzen du.
  8. Kokapenaren onurak kapitalizatu: Kokapen ahaztezin batekin topo egin baduzu, etekina atera behar zaio eskaintzen duen guztia aprobetxatuz.
  9. Ekitaldiaren ondorengoan inbertitu: Ekitaldiak iragankorrak dira baina ekitaldiaren ondorengoan lan egin dezakezu bere memoria luzatzeko. Bilatu  sortarazitako emozioak denboran luzatu araziko dituzten tresnak.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>