BIKAIN 2019 ziurtagiriak entregatzeko ekitaldia

Aurten DENOK arduratu da abenduaren 11n Donostiako Kursaal Jauregian ospatutako BIKAIN 2019 Euskararen Kalitate Ziurtagirien entregatzearen ekitaldiari forma emateaz.

BIKAIN ziurtagiriak entregatzeko ekitaldiaren hamaikagarren ediziorako DENOKetik sortutako “Hamaika hitzetan” lelopean, agertokiaren diseinua landu dugu, bai agertokiko pantaila handiaren edukia, baita photocall-a bezalako beste elementu apaingarri batzuk ere; ekitaldian parte hartzen duten gonbidatuak testuinguruan kokatzeko, hala nola, atrilaren eta aurtengo ziurtagiriak eskenatokian erakusteko mahaiaren diseinua ere.

Ekitaldian, Iban Garate aurkezleak gidatuta, Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Miren Dobaran sailburuordea eta BIKAIN 2019 ziurtagiriak jaso dituzten 25 enpresa eta entitateetako ordezkariak izan ziren protagonista.

Iruzkin bat utzi

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>