Mondragon Unibertsitatearen aterkipean sortutako Athlon Kooperatibak, ingeniaritza fakultateko areto nagusi zaharra aukeratu zuen azken 25 urteetako ibilbidea ohiko ez dugun erara ospatzeko: ekitaldira bertaratu ziren lagun guztiak barre egin araziz, asko gainera.
Ingeniaritza ikasgela bat antzoki txiki bihurtzea imajinazio eta baliabideen optimizazio ariketa interesgarria izan zen. Espazioa eraldatu eta, Angel Alkain eta Leo Harlem umoristek parte hartu zuten eszenatoki soil baina eraginkorra lortzeko, oinarrizko materialak eta argiztapen egokia erabili ziren.