Boluntarioak 2015
Pertsona Boluntarioen Nazioarteko Egunaren harira, Eusko Jaurlaritzak sustatutako boluntarioei gorazarre ekitaldia diseinatu eta ekoiztu genuen.
Lehendakaritzako eszenografia egonkorra, led pantaila modulu eta euskarri inprimatuetan grafika irudi freskoa aplikatuaz egokitu genuen. Led moduluek geometria ez erregularreko pantaila osatzeko aukera eman eta eduki desberdinak pantaila osora hedatuta ikusi ahal izan ziren .
Ekitaldiaren edukiari dagokionean, hizlari, boluntarioen arteko solasaldi, ikus entzunezko eduki eta, zuzeneko musika eta dantzak bat egin zuten gidoia eroso eta arina taxutu genuen.