Gipuzkoako Sagardogile Elkarteak urtero antolatu ohi duen Donostiako “Sagardo Egunerako”, ekimen beraren izena eta elkartearen marka ikustarazteko ariketa egitea eskatu zigun. Emaitza, agertokiaren atzealde beltzaren gainean ikusgarriak ziren elkartearen logotipoan oinarritutako elementu korporeo erraldoia eta ekimenaren izenburua zeukan formatu handiko errotulu fresatua besteak beste.