Urtero bezala, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, MET’16 sarien banaketa gauzatu zuen, hau da, Euskal Turismo eta Merkataritza sariak.
DENOK Lehendakaritzako patioko bertako eskenografia moldatzeaz arduratu zen, hau da, eskenatokiko grafikak MET’16 sarietara egokitzeaz eta bertan pantaila handi bat esekitzeaz, non saritu bakoitzaren bideo-erreportaiak azaldu ziren. Eduki guztiak zein horrelako ekitaldietako beste aspektu guztiak ere ekoiztu eta landu genituen, eta ondorioz, oso lan atsegin eta dibertigarria izan zen.