CIE Orbelan enpresak bere 50. urteurrena ospatzen du aurten eta horretarako Gorringo produktora eta DENOKen laguntzarekin kontatu du heuren ekitaldia bere osotasunean sortzeko beraien instalazioetan bertan, Andoainen.
Kanpokaldeko espazioak erabili ziren umeentzako gunea sortzeko, non umeak gustora jardun zuten jolasean, eta sukalde gune bat ere sortu genuen kanpokaldean karpa baten babesean, non catering zerbitzuak sukaldatzen jardun zuen barrukaldeko ekitaldia amaitu ondoren zerbitzatuko zuten piskolabisa; bitartean gonbidatuak enpresaren barnekaldera sartzen zijoazten taldezka Orbelaneko langileen eskutik eginiko bixita gidatuetan.
Behin gonbidatu guztiak barruan zirela eta bixita gidatuak amaituta, ekitaldia gauzatzeko moldatutako espazioan aurkitu ziren gonbidatu guztiak. Eszenografia koloretsu eta alaia sortu genuen; oso aproposa Gorringok eginiko gidoiarentzako eta Anjel Alkainek aurkeztu zuena. Humorea izan zen nagusi, Oscar Terol humorista bezalako gonbidatuekin adibidez, baina humoreaz gain beste sentimentu ugari bizi izan ziren ekitaldian zehar, oso giro intimista eta familiarra sortuz emaitz bezala.