HAZIrekin hasitako lan-lerro bera jarraituz euskal produktu gastronomikoen sustapenerako, Txerrizaleok, Gipuzkoako Sagardogile Elkarteak eta HAZIk sustatutako lan honetan Txerriboda-Sagardo Festa ibiltari baten bertsio bat egitea sortu zen, herriz herri mugituko dena.
Horretarako DENOKen, HAZIren lehendabiziko txosnaren ideia egokitu dugu errezako mugitu ahal den egitura arinago bat sortuz, beti erehasierako estetika originala mantenduz. Honetaz aparte, bi erremolke desberdin pertsonalizatu ditugu, aurreko elementu guztien itxurarekin bat eginez. Erremolke hauetariko batek egurrezko kupela original bat darama bertatik sagardoa eskaintzeko, txotx eginez, eta beste erremolkeak labe-parrila bat darama barnean txerriki desberdinak sukaldatzen ikusteko.