Ekitaldien eta aldi baterako espazioen diseinu eta ekoizpenean bereziki dihardugun sormen estudioa gara. Gure proiektuak enpresa, erakunde eta gizarte eragile eremuetara daude bideratuta, ideiaren eraikitze, diseinuaren garapen, eta proiektuaren exekuzio eta baliabideen kudeaketa eskainiz. Zure salmenta lantalde edo komunikazio agentziak diseinatutako komertzial eta komunikazio estrategientzako osagarria gara.
Montai Produkzioak-ek sustatuta, ekitaldien eremuan azken honen ibilbide luzetik eta, diseinuan eta proiektuen kudeaketan berau osatzen dugunon esperientziatik 2013an abiatu zen proiektua da DENOK.
Ekitaldientzako eszenografi, kongresu, komunikazio gune, showroom, feria stand, telebista plato, eta ekitaldientzako altzari eta produktuak sortzen ditugu.
Zure komertzial eta komunikazio ekimena balioan jartzen dugu ekitaldi erakargarri, dinamiko eta limurtzaileekin, zure erakundearen publiko eta balioekin bat eginez. Gure erronka: zehaztutako helburuekiko aurreikuspena gainditzea.
Gure konpromisoa orlegia da. Konpromisoa gure inguruarekin, ekodiseinu, materialen berrerabilpen eta material birziklagarrien erabilpenetik. Eta konpromisoa ere gure proiektuen jasangarritasunarekin, kudeaketa optimizatzetik gure bezeroentzako kostuak murriztea lortzen dugulako.