Hara!
Gure aspaldidaniko bezero eta lagun den Txomin Parrilla EITBko A Bocados telebista saioan agertu zen joan denean bere produktu nagusia den Eusko Labeldun Basatxerri aurkezten.
DENOKen hainbat ekitalditan erabiltzen dituen bere azpiegitura guztiak pertsonalizatu dizkiogu Txomin Parrillari: txerria erretzeko erabiltzen duen erremolkea, sagardoa eskaintzen duen benetazko kupela integratzen duen erremolkea eta nola ez, erremolke hauek herriz-herri mugitzen dituen furgoneta ere bai.
Iñigo Borda artistaren elkarlanari esker, baserri giroan inspiratutako ilustrazio lan paregabeak erabili genituen proiektu honetarako eta emaitza oso ikusgarria lortu genuen. Ondorengo bideoan ikus dezakezue lan hau…