Posts Tagged design

A bocados

Hara!

Gure aspaldidaniko bezero eta lagun den Txomin Parrilla EITBko A Bocados telebista saioan agertu zen joan denean bere produktu nagusia den Eusko Labeldun Basatxerri aurkezten.

DENOKen hainbat ekitalditan erabiltzen dituen bere azpiegitura guztiak pertsonalizatu dizkiogu Txomin Parrillari: txerria erretzeko erabiltzen duen erremolkea, sagardoa eskaintzen duen benetazko kupela integratzen duen erremolkea eta nola ez, erremolke hauek herriz-herri mugitzen dituen furgoneta ere bai.

Iñigo Borda artistaren elkarlanari esker, baserri giroan inspiratutako ilustrazio lan paregabeak erabili genituen proiektu honetarako eta emaitza oso ikusgarria lortu genuen. Ondorengo bideoan ikus dezakezue lan hau…

Merkatutik zuretzat! ekimena

Urte berria parte hartze handiarekin hasi degu urtarrileko ekitaldia. Poza ematen du hasieratik hilero-hilero joaten den jendeak eta hurbiltzen diren jende berriak ere nola alaiki galdera piloa jaurtikitzen duen ikustea, bai ekitaldian sarrera ematen duten baserritarrei garaiko produktuak esplikatuz eta baita Aiala sukalde eskolako sukaldariei ere.

Beti bezala Merkatu Plazako postu desberdinetako produktuez osaturiko otarra zoragarri bat zozketatu genuen bertako erostaileen artean. Ikusi besterik ez dago ze poza hartu zuen irabazleak jasotzerakoan…

MerkatutikZuretzat_urtarrila_otarra

Merkatutik zuretzat! ekimena Zarautzeko Merkatu Plaza sustatzeko eginiko proiektua degu, DENOKen diseinatu eta produzitu deguna, Zarauzko Udala, Urkome, Aiala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Urte bat iraungo du ekimen honek eta jadanik 10.edizioa pasa da. Martxoan izango da azkenengo ekitaldia, beraz, oraindik izan ez zaretenok, etzazue galdu okasioa garaian garaiko produktuak nola sukaldatu teknika desberdinak ikasteko profesionalen eskutik edota baserritarren aholkuak jasotzeko baratzeko lanetarako.

BESTE URTE BAT…

Beste urte bat igaro da konturatu gabe. Lan asko izan degu aurtengoan ere eta une hau aprobetxatu nahi izan degu gure bezeroen leialtasuna azpimarratzeko eta urte bat gehiago gurekin lan egitea nahi izan dutelako. Gure eskerrik beroenak HAZI, Gipuzkoako Sagardogile Elkartea, Gogora, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, MECAL, Iribarri Telecontrol, Zarauzko Udala, Adegi, Caritas eta beste erakunde eta enpresei guregan jarritako konfidantzagatik, denon artean egiten bait dugu DENOK.

Espero dugu 2017 urtean horrelaxe elkarlanean aritzea.

Gabon zoriontsu eta urte berri on bat opa dizuegu!

DENOK