Posts Tagged ekologikoa

Merkatutik zuretzat! ekimena

Urte berria parte hartze handiarekin hasi degu urtarrileko ekitaldia. Poza ematen du hasieratik hilero-hilero joaten den jendeak eta hurbiltzen diren jende berriak ere nola alaiki galdera piloa jaurtikitzen duen ikustea, bai ekitaldian sarrera ematen duten baserritarrei garaiko produktuak esplikatuz eta baita Aiala sukalde eskolako sukaldariei ere.

Beti bezala Merkatu Plazako postu desberdinetako produktuez osaturiko otarra zoragarri bat zozketatu genuen bertako erostaileen artean. Ikusi besterik ez dago ze poza hartu zuen irabazleak jasotzerakoan…

MerkatutikZuretzat_urtarrila_otarra

Merkatutik zuretzat! ekimena Zarautzeko Merkatu Plaza sustatzeko eginiko proiektua degu, DENOKen diseinatu eta produzitu deguna, Zarauzko Udala, Urkome, Aiala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Urte bat iraungo du ekimen honek eta jadanik 10.edizioa pasa da. Martxoan izango da azkenengo ekitaldia, beraz, oraindik izan ez zaretenok, etzazue galdu okasioa garaian garaiko produktuak nola sukaldatu teknika desberdinak ikasteko profesionalen eskutik edota baserritarren aholkuak jasotzeko baratzeko lanetarako.