Posts Tagged sagardofest

SAGARDO APURUA IV

Donostiako Sagardo Apuruaren laugarren edizioa iritsi da dagoenekoz. DENOKen oso harro gaude duela lau urte sortu, diseinatu eta ekoiztu genuen proiektu honekin, HAZI fundazioa eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen eskutik. Urtetik urtera arrakasta handiagoa izaten ari da eta jorratu degun esperientziaren ondorioak dira pozik handienak ematen dizkigutenak. Ez galdu aurtengoan ere garai batetan bezala gure baserrietan egiten zen Apuruan sagardoa dastatzeko aukera, Ezkio-Itsasoko Igartubeitia baserria errepresentatzen duen DENOKen eginiko karpa pertsonalizatu zoragarri honetan.

Txerriboda / Sagardo Festa Ordiziako Euskal-Jaietan

Ordizian Euskal-Jaiak iritsi dira eta “Basque; Zer jan hura izan / Somos lo que comemos” karpa ibiltaria, nola ez, bertan kokatu degu Garagarza Plazan. Hurbildu zaitez eta dastatu gure Txerriboda / Sagardo Festa-n eskaintzen diren Eusko Label produktuak. Irailak 6, 8 eta 9an zabalik aurkituko duzu, beraz ez galdu aukera paregabe hau.

Ikusi ondorengo argazkietan DENOK-en HAZI Elkartearentzat egiten gabiltzan karpa ibiltari pertsonalizatu honetan zein giro polita sortzen den:

Sagardo Fest Tolosan

Tolosan beti dago zerbait… eta pasa den Ekainak 9tik 11ra Sagardo Fest ekitaldia izan zen ospakizunaren motibu. Tolosaldeko sagardo desberdinez gain, beste hainbat lekutako sagardo bereziak dastatzeko aukera izan zen bertan. Oraingoan Bretaña, Normandia eta Iparraldeko sagardoak dastatzeko aukera ere izan zen hauek lurralde gonbidatu gisa ekarrita. Sagardoaren kultura eta historian barneratzeko aukera ere izan zen Tolosako sagardotegi zaharretara, edota izan zirenetara hurbilduz bixita gidatuen bitartez. “Euskal Sagardoa” denominaziodun sagardo dastaketa bereziak enologo baten laguntzarekin, kata-express, bixita gidatuak eta beste hainbat jardunaldik osatu zuten aurtengo Sagardo Fest Tolosan.

DENOK Triangulo Plazan kokatu zen karparen diseinuaz arduratu zen, eta baita proiektu honen produkzioaz ere. Ondorengo argazkietan ikus daiteke zein giro eder sortu zen bertan.

sagardofest