Magiarik gabeko kaxa magikoa

Ezagutzen diren material guztien artetik karga-kg/material-kg erlazio honena duten kartoizko egiturak agertu direnetik, eraldatu egin da azken hiruzpalau urteetan formatu handiko errotulazio eta inpresioren eremua euskarriei dagokionean. Eta honekin batera, stand, eszenografi eta bestelako egiturak sortzeko aukerak areagotu zaizkigu.

Jatorrian aeronautikarako sortutako erlauntz erako barne egitura hobikari hexagonalak ematen dio kartoi panelari flexio zein konpresioaren aurrean horren ezaugarri indartsua, kartoiaren arintasuna eta birziklagarritasuna  mantenduz.

Baina sektore honetatik kanpoko egunerokotasunera bueltatuta, kartoi arrunta guztiok ezagutzen dugu eta daukagu gugandik gertu. Zeinek ez du inoiz jolastu, moztu, itsatsi, apurtu, margotu….edo eta jantzi kartoizko kaxa bat edo inoiz kaxa izan zen hori?

Kartoizko egitura berriek aukera berriak ireki dizkiguten bezala, betiko kartoiak ere egunetik egunera harritzen gaitu. Sormenaren eskutan kartoizko kaxatik eszenografi bat atera dezakegu, eta magiarik egin gabe. Hori egin berri dugu Goiena Telebistarekin elkarlanean. Aurrekonturik ezean sormena boterean!

 

 

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>